XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Etxe Zuriaren mendebaldeko eraiketaren ur beroa eguzkitiko energiaz baliatzen da, eta Carterrek Kongresoaren aurrean azaldu duen asmoa hauxe da: l985. urtea baino lehen 2,5 milioi etxe amerikarren ur- eta etxe-beroztapenak eguzkitiko energiaz baliatuko dira.

Horretarako, presio fiskala ere izanen da.

Frantzian helburu txikiagoak dituzte.

1976. urtean 8.000 mampsup2; hartzaile eguzkitiarrak zituzten (Israelen 900.000 mampsup2;), baina l984. urterako 1.300.000 mampsup2; hartzaile ezartzea pentsatzen dute.

Hirugarren Munduan, Estatu batzu eguzkitiko energiari zuzenki lotu zaizkio.

Nigerian, esate baterako, ur-beroztapenerako instalazioa derrigorrezkoa da edozein zentru publikoetan: hotelak, ospitalak eskolak eta abar.

Gainera lurralde hauetan, eguzkitiko energiak aplikazio ugariagoak ditu: laboreen edo tabakoaren lehorketarako aparailuak, uraren ponpatzea, zentral elektriko txikiak eta abar... Uraren ponpatzea aplikazio arruntenetariko bat da.

Ponpa honen funtzionamenduaren hastapena zera da: eguzkitiko hartzaile laun bati behe tenperaturako motore termikoa eransten zaio; motore honek honela funtzionatzen du: hartzaile launean berotutako urak fluido bat lurruntzen du (butano edo freon), eta lurrun honek ponpari eragiten dio.

Ponpatutako urak fluidoa kondetsatzeko zerbitzen du neurri batez.

1978. urtean Delhi Berriaren konferentzian, 52 estatu bildu ziren, eta han Hirugarren Munduko ordezkariek beren bildurra azaldu zuten, eguzkitiko energia ere multinazionalena bihurtzen ari zelako.

1980. urterako Amerikako Estatu Batuek 750 milioi dolar destinatuko dute eguzkitiko energiaren ikerkuntzarako.